Edward Teller

Edward Teller (hungarieraz: Teller Ede) jatorri hungariar eta juduko fisikaria izan zen, 1941tik aurrera estatubatuar herrialdetasuna eskuratu zuen, 1935an Hitlerren Alemanian jasaten zuen jazarpenetik ihesean herrialde horretara emigratu baitzuen. Teller bereziki hidrogeno bonbaren ekoizpenari lotuta egoteagatik oroitua da, haren diseinatzailea izan baitzen. Bere pertsona eta bizitzan izandako jokamoldea biziki eztabaidatua da; sutsuki defendatu zuen bere bonba eta energia atomikoaren helburu militarra. Ohore garrantzitsuak jaso zituen, baina era berean bere lankide askoren kritiken jomuga ere izan zen.


Developed by StudentB